Hauxe da Termogenik® profilen katalogoa, termikoki aldatutako egurra (TMT, Thermally Modified Timber).
Tratamendu honi esker, zuraren iraunkortasuna eta egonkortasuna hobetzen da, tratamendu kimikorik erabili gabe.
Hori dela eta, egur hau %100an ekologikoa da, ziurtatuz produktua guztiz ekologikoa izatea.
Termo-tratamendua honako zurezko espezie hauen gainean egiten da:
Zuraren berezko erresistentzia xilofagoen erasoei, larbario-zikloko intsektuei.
Tratamendu termikoaren bidez, oreka-hezetasuna murrizten da, eta egonkortasuna hobetzen da baldintza klimatiko aldakorretan.
Egur termo-aldatua kanpoan erabil daiteke, inolako produktu kimikorik gabe.
Ziurtagiria
Egurra kudeaketa iraunkorreko ziurtatutako basoetatik dator.
Maderas Torresar-en mota guztietako bilgarri/enbalaketa industrialak egiten ditugu, lurreko, itsasoko edo aireko garraiorako. Edozein neurri, plano eta diseinura moldatzen gara. Eta noski, gure bilgarriek CIPV-aren herriek exijitzen dituzten arau fitosanitario guztiak (NIMF-15) betetzen dituzte.
Merkatuaren beraren eskakizunak jarraituz, teknologia berriak aukeratu dituzte Maderas Torresar-en eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetzeko xedearekin.
Izan ere, zurez egindako bilgarrien parasitoak hiltzeko arauak direla eta, zenbait herrik ezarriak (bilgarriak tratatuak eta lehor egon behar dira bakterioen kutsapena eragozteko), tratamendu horiek egiteko, zuraren aurrelehorketa eta lehorketa egiteko ekipamendu eta tresna espezializatuak diseinatu dira.
Zura berotze bidez lehortu behar da eta hori da Maderas Torresar-ek erabiltzen duen tratamendua. Egurrak tenperatura oso altua hartzen du (baxuagoa edo altuagoa izan daiteke zuraren arabera), horretarako bereziki eraiki den ganbera hermetikoan sartzen dira.
Pellet-a zerrautsa eta egurrezko-txirbilekin sortzen den erregai ekologikoa, praktikoa eta erresistentzia handikoa da.
Bero-ahalmen altua dauka, beraz, edozein etxetako berogailuetarako erabili daiteke.
Dena dela, gomendagarria da pellet-arako egokitutako galdara edo berogailua erostea.
Gainera, egurrarekin alderatuz, manipulatzeko eta garraiatzeko erraztasuna eskaintzen du pellet-ak.
Bestalde, Maderas Torresar-en %100 ekologikoa den erregai bat egiten dugu, briketa izenarekin ezagutua. Gure zerrategiatik bertatik hartutako egurren zerrauts eta txirbilekin fabrikatzen ditugun zilindroak dira.
Briketek errauts eduki baxua sortzen dute, horrek operazio eta mantenimendu beharrak gutxitzen dituelarik. Hauek ere bero-ahalmen altua daukate, manipulatzeko erraztasuna eskaitzen dute eta pilatzeko leku gutxi behar da.
Informazio gehiago nahi baduzu, galderaren bat egin edo produktua erosi nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin honako telefono zenbakian (645733272) edo posta elektroniko bidez (izaskun@torresar.com).
Zur laminatua (habe laminatua) bere artean zintzilik dauden egurrezko atal horizontalak dira, karga-egituretara bideratuak.
Ateratzen diren piezak zura komunak baino erresistentzia handiagokoak eta egonkorragoak dira, eta moldagortasun handia ematen dute tamaina eta/edo forma konplexuko egiturak diseinatzeko orduan, argi handiak eta elementu zuzenak, kurbak eta sekzio aldakorrekoak eraikitzerakoan, eta gainera 30 metroko luzeera har dezakete.