Maderas Torresar, Orozkon kokatuta dagoen enpresa bat da. Bere zer eginik nagusiena egurraren zerratzean eta egurraren biltegian datza, eraikuntzarako, enbalajeetarako eta altzarietarako. Era berean, eraikuntzarako ontziak eta egiturak fabrikatzen ditugu. Egurrezko NIMF-15 lehorgailu eta tratamendu termikoko ganberak ditugu.
Lehenengo belaunaldia, 50ko hamarkadan hasi zen egur lanetan Gorbeia mendian, zerratzeko lurrun makina batekin. Gailu horrek, zura zerratzerakoan sortzen ziren subproduktuekin funtsionatzen zuen. Hasierako egoitza Pagomakurre inguruetan zegoen kokaturik.
Garai haietan, pagokiak zerratzen ematen zuten denbora, altzarien merkatura zuzenduta.
Beranduago, lurrun makina hori, Pagomakurretik Orozkoko Torrezar auzora mugitu zen, eta bertan daukagu gaur egun oraindik enpresaren egoitza.
Denboraren poderioz, bigarren belaunaldia energia elektrikoa erabiltzen hasi zen, zahartuta geratu zen lurrun makina atzean utziz.
Momentu hartan, harizki tabilak egitea zen Maderas Torresar-en funtzesko lana, ondoren, Andaluziara eramaten zirenak, Puerto de Santa Mariara konkretuki. Bertan, Orozkotik garraiatutako lehengai horiekin, ardoa eta beste alkohodun edariak gordetzeko upelak fabrikatzen zituzten.
Gaur egun, enpresa familiar honen hirugarren eta laugarren belaunaldiak egiten dute lan, Maderas Torresar-en ondoretasunak orain arte izan duen norabide oparoarekin jarraitzeko.
Gaur egun, konpainiaren jarduera nagusietako bat enpresa industrialetako ontzien eraikuntza da, batez ere enpresa handietarako. Edozein motatako diseinu, neurri eta planetara egokitzen gara.
Fabrikatzen ditugun ontziak edo enbalajeak, lur, itsaso eta aireko garraioetan erabiltzen dira, eta CIPVko herrialde kontratistek eskatzen dituzten arau fitosanitario guztiak betetzen ditugu (NIMF-15).