Zura ganbera hermetiko batean sartzen da, eta prozesu berritzaile bat aplikatzen zaio; 35 eta 120 ordu artean irauten duen prozesua, zuraren lodieraren arabera.
Emaitza: egur berritzailea, bere ezaugarrietan hobekuntza nabarmen eta garrantzitsuak dituena.
Lehenbiziko fasean, zura berotu egiten da, azkar eta 100°C-tara iritsi arte.
Ondoren, materiala lehortu egiten da %3-4ra arte.
Hirugarren fasean, ur lurruna aplikatzen zaio, zura erretzea saihesteko, eta ganberaren tenperatura berotu egiten da berriro ere, maximora iritsi arte (180-230º C).
Materiala egonkortu egiten da eta zurak berriz ere hezetasuna izatea lortzen da.
Azken fasean, zura hozten uzten da, ganberatik ateratzen den arte.
Egurraren iraunkortasuna eta egonkortasuna hobetzen duen tratamendua, tratamendu kimikorik erabili gabe, erabat ziurtatuz produktu ekologiko bat.