Termikoki Aldatutako Zuraren Erabilerak eta Aplikazioak

Hobekuntzen ondorioz, horrelako zura material egokia da tratamendurik gabeko zurak dituen erabileretan baino askoz ere gehiagotan. Perfektua da, bai ingurumen egoera zorrotzekin lotutako erabileretarako, bai eta barnealdeak apaintzeko ere.

Aplicaciones Termogenik

Lantzeko erraza da, eta edozein motatako tresna erabil daiteke zerratzeko, zulatzeko edo marrusketaz leuntzeko

Kanpoaldean

Egokia da, ohiko zuraren joera naturala hezetasun baldintzetan handitzea edo uzkurtzea bada ere, termikoki aldatutako zurak askoz ere egonkortasun handiagoa baitu, eta, beraz, berriaren itxura askoz ere denbora luzeagoan gordetzen baitu.

  • Fatxadak gaineztatzea.
  • Kanpoaldeetarako tauladak eta teilatuak.
  • Hiriko hornigaiak eta errepideko segurtasuna (biondak eta seinaleak).
  • Ontziraleku txikiak eta igerilekuen hesiak.
  • Leihoak, kontraleihoak eta kanpoko ateak.
  • Lorategirako etxolak, altzariak eta gainerako elementuak.
  • Lursailetarako zutoinak, panelak eta itxiturak.
  • Soinuaren aurkako hesiak.
  • Terrazak eta balkoiak, kanpoko eskailerak eta begiratokiak.
  • Haurrentzako parkeetarako egiturak.
  • Pertsianak.
Termogenik interiores

Barnekaldean

Tonu beltz leunak, zur bikainarekin identifikatu ohi direnak, tratamendu kimikorik ez izatea eta kalitate higienikoa. Horien guztien ondorioz, termogenik® zurak barnealdeari berotasuna eta ikusgarritasun handia ematen dio. Gainera, gainazal belusatua duenez, oso atsegina da ukitzeko.

  • Bainugelak eta saunak.
  • Parketa eta frisoak.
  • Altzariak eta armairuak.
  • Panelak.
  • Estalkiak, oro har.
Termogenik interiores