Merkatura produktu berri bat ekartzeko helburu nagusiarekin sortu zen Termogenik®: termikoki aldatutako zura (TMT, Thermally Modified Timber). Hain zuzen, gure basoetako zuraren ezaugarri bikainak eta aldaketa termikoko prozesuetan termogenik® etxeak eskaintzen duen kalitatearen bermea konbinatzen dituen zura da.
Termogenik® etxeak ganberetan egiten duen prozesua honetan datza: zura termikoki aldatzen du, tenperatura beroak eta ur lurruna aplikatuta. Hartara, tratamendu horri esker, zuraren iraunkortasuna eta egonkortasuna hobetzen da, tratamendu kimikorik erabili behar izan gabe, eta, horrenbestez, ziurtatzen dugu produktua guztiz ekologikoa izatea.
Zuraren berezko erresistentzia hobetzen da; onddo xilofago, beldar zikloko intsektu, termita eta itsas xilofagoen erasoekiko erresistentzia.
Tratamendu termikoarekin, oreka hezetasun faktorea murrizten da, horrek klima baldintza aldakorretan egonkortasuna hobetzen du.
Kudeaketa iraunkorraren ziurtagiria duten basoetatik ateratako zura da, eta ez da inolako produktu kimikorik erabiltzen tratatzeko.
Ziurtagiria:
Egurra, kudeaketa iraunkorrean ziuragiria duten basoetatik ataratakoa da.
Zura, materialik egokiena da lorategietarako eta kanpoalderako.
Barnealdeei berotasun handia eta ikuskizun bikaina ekartzen duen materiala da.
Egurraren iraunkortasuna eta egonkortasuna hobetzen duen tratamendua, tratamendu kimikorik erabili gabe, erabat ziurtatuz produktu ekologiko bat.