Termogenik ® (gure produktuaren berme-marka) atmosfera geldo bateko ziklo baten bidez termikoki eraldatutako egurra da, tenperatura altuak eta hezetasun-maila desberdinak tartekatzen dituena, egituran aldaketa bat lortu arte.
Tratamendu termiko horrek eragin iraunkorra du zuraren propietateetan, eta ezaugarri bikainak ematen ditu, gehigarri kimikorik gabeko zur % 100 ekologikoa ziurtatzeaz gain.
Hobekuntza horiek direla eta, termogenik® egurrak kanpoaldeetan erabil daitezke. Eremu hori ia esklusiboa da orain arte egur tropikaletarako eta, batez ere, aluminioa eta PVCa bezalako beste material batzuetarako. Tratamenduak tonu txigortu eta ilunagoak ematen dizkio zurari, kolorea homogeneizatuz eta zuraren betari naturala nabarmenduz. Kolorearen intentsitatea aldatu egin daiteke tenperatura desberdinak aplikatuz.
Termogenik® zigiluak honako hau bermatzen du:
Zuraren berezko erresistentzia hobetzen da; onddo xilofago, beldar zikloko intsektu, termita eta itsas xilofagoen erasoekiko erresistentzia.
Kanpoko eraikitze premia batzuei aurre egiteko tratatzen ez den zuraren ezegonkortasunak kopadurak eragiten ditu, pitzadurak eta bai hausturak ere. Termogenik® zurari egiten zaion tratamenduaren ondorioz, osaketa kimikoa aldatu egiten da, kolorea aldatzen zaio eta orekako hezetasuna gutxitzen da, eta, hartara, egonkortasuna hobetzen da baldintza klimatiko aldakorretan.
Kudeaketa iraunkorraren ziurtagiria duten basoetatik ateratako zura da, eta ez da inolako produktu kimikorik erabiltzen tratatzeko.
Ziurtagiria:
Egurra, kudeaketa iraunkorrean ziuragiria duten basoetatik ataratakoa da.
Egurraren iraunkortasuna eta egonkortasuna hobetzen duen tratamendua, tratamendu kimikorik erabili gabe, erabat ziurtatuz produktu ekologiko bat.